TIERRA / LEHORREKOAK

 

LEHORREKOAK

Funky gazte (8-16)
Funkyak gaztetxoen dantzarako zaletasuna eta musikaltasunaren zentzua, erritmoa eta sorkuntza sustatzen ditu. Jarduera hau 8 eta 16 urte arteko neska-mutilei zuzenduta dago. Estilo desberdinetako koreografia errazak irakasten dira.

Aerobic (+16)
Aerobiceko ariketek jarduera kardiobaskularra eta arnasketa bizkortzen dituzte. Entrenamendu programa honetako koreografiak oso onuragarriak dira organismoarentzat, koordinazioa eta memoria hobetzeko.

Dantzazum (+16)
Aerobiceko jarduera honetako urratsak, estiloak eta musikak erritmo latinoamerikarretan daudenen antzekoak dira. ‘Koreografietan oinarritutako estilo aske' hau oso lagungarria da birika edukiera hobetzeko, gorputzeko gantza ezabatzeko, eta giharrak sendotzeko.

Ezegonkorrak (+16)
Ariketa-programa honetan, bosu, fitball, rulo, T-Bow eta softball bezalako materialak erabiltzen dira, entrenamendu funtzionala egiteko, eta giharretako kate guztiak lantzen dira. Hezur-masa, tendoi-ehun eta artikulazioetako lan propiozeptiboa sustatzen du (gorputzak artikulazioen mugimendua eta jarrera hautemateko duen gaitasuna).

Entrenamendu funtzionala (+16)
Entrenamendu-sistema honek sasoian jartzen du gorputza eguneroko bizitzarako jarduerak egiteko. Eguneroko bizitzan egiten diren mugimenduak sartu nahi ditu entrenamenduan, eta horrek gimnasioko ohiko aparatuen erabilera mugatzen du.

Fitpilates (+16)
Gihar guztiak lantzen dituen saioa. Inpaktu baxuko metodoa da giharrak bizkortzeko. Jarrera-osasuna, malgutasuna eta gorputzari buruzko kontzientzia hartzea sustatzen ditu bereziki.

Fitpilates senior (+65)
Gihar guztiak lantzen dituen saioa. Inpaktu baxuko metodoa da giharrak bizkortzeko. Jarrera-osasuna, malgutasuna eta gorputzari buruzko kontzientzia hartzea sustatzen ditu bereziki.

GAP (+16)
GAP saioetan, gorputzeko hiru atal hauek lantzen dira bereziki: ipurmasailak, abdominalak eta hankak. Atal horiek areago bizkortzeaz eta zehazteaz gain, entrenamendu egokia da giharretako indarra eta potentzia handitzeko. Hortaz, ariketa ezin hobea da kirol-jardueraren bat egiten dutenentzat.

Sasoian egoteko gimnasia 3. adinakoentzat (+65)
Seniorrentzako programa berezia. Sasoian egoteko ariketa fisikoko taulak taldeka egiten dira. Oso egokia da giharrak bizkortzeko, eta malgutasuna, koordinazioa eta sozializazioa hobetzeko.

Indoor walking (+16)
Makina kardioeliptikoetan zuzendutako saioak, gaitasun aerobikoa hobetzeko lagungarriak. Indoor ziklismoko eskolen hautabide edo osagarri egokia da zirkuitu hau. Gorputz-sasoia gorabehera, zure mailara egokitu dezakezu jarduera.

Power tono (+16)
Diziplina honetan, pisuekin egindako lana eta musika bateratzen dira. Hautabiderik egokiena duzu, giharrak gogortzeko, zehazteko eta toki zehatz batzuetako gantzak kentzeko.

Spinning (+16)
Entrenamendu honek batera biltzen ditu gorputz-jarrerak, egokitutako bizikletako pedalei eragiteko maiztasuna eta musikaren erritmoa, nabarmentzeko moduko emaitzak oso denbora gutxian lortzeko. Ariketa honek gaitasun aerobikoa hobetu, erresistentzia handitu, odolaren zirkulazioa bizkortu, eta ondo izateko sentsazioa indartzen du.

Streching (+16)
Streching edo luzatze-ariketa hauek gorputz osoari eragiten diote. Lantzen diren jarrerek tentsio txikia baina jarraitua sortzen dute puntu jakin batzuetan, estutasunak askatu, eta desbideratutako jarrerak zuzendu ahal izateko. Oso lagungarriak dira arnasteko gaitasuna handitzeko, gorputz-jarrerak berriz ikasteko, estresa gutxitzeko eta bizitasuna sustatzeko.

Yoga (+16)
Mendebaldean hedatuen dagoen ekialdeko praktiketako bat. Norbanakoaren barneko bilaketak du garrantzia hemen, nork bere buruaren ezagutza lortzeko, eta osasuna eta oreka zaintzeko, hala fisikoa, nola mentala edo espirituala. Arnasketa-ariketak edo pranayama, jarrerak edo asanak, eta erlaxatzeko ariketak eginez, nork bere gorputza entzuteko jarrera garatzen da, giharretako tentsioak erlaxatzen dira, eta artikulazioak malgutu eta haien mugikortasuna handitzen da.

New style (+16)
New Style dantzen bidez, hainbat estilotara hurbildu ahal izango zara: hip hop, breakdance, popping, krumping, tunning… Dantza sozialak direla esan genezake, eta bat-batekotasuna eta harreman fisikoa dituzte oinarrian.

Aretoko dantzak (+16)
Dantzatzen ikastea eta tarte atsegina izatea dira ikastaro honen bi oinarri nagusiak. Bals eta foxtrotekin hasi, eta beste estilo batzuetara joko du pixkanaka: swinga, rock & rolla, tangoa eta dantza latinoak (txa-txa-txa, merengea, salsa).

Karibeko dantzak (+16)
Karibeko dantzak ikasteko eskolak, adibidez, salsa, merengea, txa-txa-txa, mamboa, batxata… Jarduerako irakasleak zehaztuko du tailerraren dinamika. Modalitate bat irakatsiko du astero, hilero edo hiru hilero, dantza-motak duen zailtasuna kontuan izanda.

Multi gym (+16)
Intentsitate ertaineko jarduera honetan hainbat ariketa bateratzen dira, hala nola sasoian egoteko gimnasia, aerobica, power tonoa, batuka, boxua edo T-Bow-a. Bizkortzeko, eta malgutasuna eta erresistentzia lantzeko ariketak egiten dira saio guztietan. Osoko entrenamendua, gorputza sasoi betean izateko. Jarduera hau era guztietako pertsonei zuzenduta dago.

TBC woman (+16)
TBC (Total Body Conditioning) osoko entrenamendurako metodo bat da, eta egoera fisikoa, kardiobaskularra eta muskularra hobetzen du. TBC metodoan hainbat osagai nahasten dira (stepak, barrak, gomak, pisuak) oso denbora gutxian emaitza onak lortzeko. Saioak askotarikoak, oso beteak eta atseginak dira.

Big dance (+16)
Aurrez koregrafiatutako programa honek aretoko dantza desberdinak bateratzen ditu: batxata, merengea, txa-txa-txa, salsa, balsa, tangoa… Programa honen arabera, dantza egiteko ez da beharrezkoa laguntzailerik izatea, dantza edozein motatakoa izanda ere.

Cardio box (+16)
Fitness modalitate berri honek aerobica eta arte martzialak nahasten ditu (boxeoa, capoeira, tai ji, kung-fu, karatea, jiu-jitsua…).

Pilates (+16)
Programa honek bizitza-kalitatea hobetu nahi du gorputz-hezkuntzaren bidez. Jarduerek orekaz bateratzen dute gorputzaren, gogoaren eta espirituaren arteko koordinazioa. Aukera ona da sasoian egoteko, eta ongizate-sentsazio orokorra lortzeko, kontzentrazioa, malgutasuna eta gorputzaren alineazioa landuz.

Woman circuit (+16)
Ariketak eta makinak, giharrak bizkortzeko. Emakumeen gorputzerako bereziki prestatutako lan-kargak eta biomekanika. Programa honen bidez, giharrak bizkortu, eta malgutasuna, koordinazioa eta sozializazioa landuko ditugu, ariketak taldeka egiten direlako.

Taichi (+16)
Txinako milurteko teknika honen bidez, erlaxatzen eta giharrak uzkurtzen ikasiko dugu, eta, gainera, oreka, kontzentrazioa, indarra, malgutasuna, mugikortasuna, koordinazioa eta oroimena hobetuko ditugu. Mugimendu zirkular geldiak eta leunak eginez, barneko energia bideratuko dugu, gorputzaren eta gogoaren arteko harmonia lortzeko.

Capoeira (+16)
Jatorri afrobrasildarra duen eta Brasilen garatutako borrokaren kultura-adierazpidea da capoeira, eta hainbat alderdi ditu. Erritmoa eta musika bateratzen dituen gorputz-adierazpena da alderdirik ezagunena.

Txikigym (4-7)
Haurrei zuzendutako jarduera honek oinarrizko psikomotrizitatea eta sasoian egoteko gimnasia uztartzen ditu.

Trx (+16)
Xingola bidez esekitako TRX sistema iraultzaile honetan, grabitatea eta gorputzaren pisua bera erabiltzen dira, ehunka ariketa egiteko. Gorputz osoa entrenatzeko, arin eta ondo.

Hipopresiboak (+16)
Entrenamendu-metodo honek sabel-gerruntzea laburtu, gerria murriztu, eta barneko organoak babestu eta berrezartzen ditu, eta pelbis-zoruaren uzkurdura erreflexua sortzen du.