AlhóndigaBilbao eraikuntza - barrualdeko gunea

 

Lehengo ardo-biltegiak (estilo modernistakoa eta Eusko Jaurlaritzak 'Interes Kulturaleko Ondare' gisa izendatua 1999an) 100 urte bete ditu, eta, fatxadak birgaitu eta kanpoaldea eraldatu ostean, espazio berriak eraiki dira, Philippe Starck sortzaile frantziarraren eskutik.

Sortzaile nekaezina izaki, Starck hasiera-hasieratik maitemindu zen AlhóndigaBilbao proiektuaz eta hiriaz, eta, harreman horren emaitza gisa, hiri-espazio berezia sortu da: soila baina originala da, eta inor epel utziko ez duten sorpresaz beterik dago.

Philippe Starckek espazio irekia eraiki du; sailkatzeko zaila da, baina pertsonen memorian iraungo du, eta, bertan, Bilboko bizitza eta energia islatzen dira.

 

Informazio orokorra AlhóndigaBilbaoren inguruan euskeraz eta gaztelaniaz  (pdf, 3.051,3k)