Philipe Starck-en argazkia

 

Philippe Starckek bere barruko zati bat utziko du hirian; AlhóndigaBilbao da zati hori. Starck, sortzaile aseezina, imajinazioz betea eta ideien produktore handia, hasiera-hasieratik maitemindu zen AlhóndigaBilbao proiektuaz eta hiriaz, eta, harreman horren emaitza gisa, aurrekaririk gabeko hiri-espazioa sortu da. Bertan, egileak bere marka pertsonala eta bere sorkuntza-lan guztien izaera berezia utzi ditu. Bere erronka: eraikina gizatiartzea eta, bertan, herritarren eguneroko bizitzarako erreferentzia gune berria izango dena sortzea.