1 - Zer da Mediateka?
AlhóndigaBilbaoko Mediateka diziplina arteko funtsak dituen liburutegia da. Egunerokotasunari ematen dio garrantzia, multimedia euskarrien eta bilduma bereziren bitartez (komikiak, osasuna eta ongizatea, aisialdia eta zaletasunak, zientzia eta teknologia, literatura hainbat hizkuntzatan, etab.). Guneak bizikidetzarako lekua izan nahi du batez ere. Topaketa puntua hiritarren zerbitzurako, garapen pertsonalerako jarduera soziokulturalak aurkezten dituen lekua, giza-erlazioak eta hiritar-sareen sorketa dinamizatzen dituena.
AlhóndigaBilbaoko Mediatekak liburutegia ulertzeko modu berria izan nahi du, eta pertsonen esku jartzen ditu aisialdia eta kultura bizitzeko era desberdina ilusioz eta konpromisuz.
Berriro ere BBKri eskerrak eman nahi dizkiogu pertsonen ondoan egoteagatik, proiektu honetan elkarlanean aritzeagatik, eta laguntza emateagatik Mediateka zabalik egon dadin ordutegi zabal batean zehar eta hainbat zerbitzu eta jarduera eskainiz.
5 - Zer da hó txartela? Nola lor dezaket?
hó txartela oso erraz lor dezakezu.AlhóndigaBilbaoko Atarian topatuko duzun Infopuntuan emango dizugu momentuan.
Etxerako mailegatu ahal izango dituzu Mediatekako funtsak eta tailerretako deskontuen eta beste hainbat zerbitzu eta abantailen berri emango dizugu.
6 - Haurrak bakarrik egon daitezke Mediatekan?
Sei urtetik beherakoek heldu batekin egon beharko dute une oro. Mediateka ez da haurren zainketaz arduratuko.
Hamazortzi urtetik beherakoek guraso edo tutoreen legezko baimena izan behar dute Interneten nabigatzeko. Mediateka ez da kontsultatuko diren web orrien erantzule izango.
Txikiland-en Mediatekan jarraitu beharreko arauak errespetatu behar dira. Horretarako, saia zaitezte haurrek korrikarik egin ez dezaten, janaririk ekar ez dezaten eta, orokorrean, ez ditzaten besteak gogaitarazi.
7 - Ikas dezaket irakurketa lekuetan?
Mediatekara etorri nahi baduzu ikastera, Ikaste-aretoa erabil dezakezu (13 urtetik gorakoentzat) eta MediaLab 1(13 urtetik beherakoentzat). Ezin dira kontsulta eta irakurketa lekuak ikasteko erabili.
Mediatekara hurbiltzen diren guztiek irakurtzeko lekuak izan ditzaten nahi dugu. Hori dela eta, ez gorde lekuak hurrengo orduetarako eta/edo beste pertsona batzuentzat. Zeure lekutik ordu erdi baino gehiago alde egiten baduzu beste pertsona batek hartu ahal izango du.
8 - Nola erreserba ditzaket multimedia informatika-tresnak?
Informatika-tresnak ordubete erabil daitezke, astean hiru ordu gehienez eta aurretiaz web-aren bidez erreserbatuz.
Arin kontsultatzeko ordenagailuak erabilgarri daude. Hauen erabilera asko jota 20 minutukoa izango da eta ez da zertan aurretiaz erreserbatu. Kasu guztietan erabiltzailearen zenbakia sartu behar da -hó txartelaren barra kodea edo Bilboko Udal Liburutegi Sareko bildumak- eta kodea.
Munduko Telebistak eta informatika-tresnak (Mac) atalen erreserbak Mediatekako lehenengo eta bigarren solairuko Infopuntuan izango dira. Gailu hauen erabilera ordubetekoa izango da eta asko jota hiru ordu astean.
Mediatekak gailu guztiek dute katalogoaren kontsultarako, ofimatika aplikazioetarako eta Interneterako sarbidea.
Horrez gain, Mediatekak WiFi zerbitzua eskaintzen du. Hogeita lau ordurik behin ordubete konekta zaitezke Internetera. Hainbat eduki eta ataka filtratzeko eskubidea du AlhóndigaBilbaok.
10 - Zer da katalogo automatizatua?
Katalogo automatizatuak (OPAC) Mediatekako eta Bilboko Udal Liburutegi Sareko bildumak kontsultatzeko aukera ematen du. Kontsulta Mediatekan bertan edo web-aren bidez egin daiteke. Katalogoak lanei buruzko informazioa erakusten du, non topatu eta erabilgarritasun-egoera. Era berean, bilaketak gaiaren, izenburuaren, egilearen eta material-motaren araberako bilaketak egiteko aukera emango du, besteak beste.
11 - Non utzi behar dut aretoan kontsultatutako materiala?
Ez duzu zertan apalategian utzi. Aski da solairu guztietan aurkituko dituzun gurdietan uzten badituzu, Mediatekako zerbitzuetaz arduratzen den taldeak berrezarriko baititu.
Gogoan izan hau dela materiala bere lekuan izateko eta erraz aurkitzeko erarik egokiena.
12 - Zeintzuk dira mailega daitezkeen materialak?
Mediatekako bilduma guztiak aretoan kontsulta daitezke. Behin erabili ostean, eskertuko genizueke euren apalategira ez bueltatzea, bai ordea solairu bakoitzean topatuko dituzun gurdietan uztea.
Era berean, Mediatekako materialen gehiengoa mailega daiteke. Mailega ezin daitezkeenek behar bezala adieraziko dira.
13 - Nola mailega ditzaket materialak?
Automaileguaren bitartez, Mediatekatik materialak eramateko zeure hó txartela (edo Bilboko Udal Liburutegi Sareko txartela) eta nahi duzun alea pasa beharko duzu automailegu terminaletik, Mediatekako edozein solairutan eskura.
Materialak itzultzeko aleak terminaletik pasa beharko dituzu eta automailegu puntuetan dauden altzarietan utzi.
14 - Zenbat material mailega ditzaket eta zenbaterako?
| DOKUMENTU MOTA | KOPURUA | DENBORA |
Monografia Inprimatutako edozein dukumentu helduentzat. | 5 | 15 egun |
Umeak Inprimatutako edozein dukumentu umeentzat. | 5 2* | 15 egun |
Bideoak-DVDak Bai zinemarekin bai informatikarekin zerikusia dutenak. | 2 | 7 egun |
CD Bai musikaren bai informatikarekin zerikusia dutenak. | 2 | 7 egun |
*(helduentzako mailegua)
Mailegu-luzapenak Mediatekan eta Interneten bidez egin daitezke.
19 - Mediatekan ekitaldiak antolatzen dira?
Mediatekak hainbat heziketa-ekitaldi eta jarduera kultural antolatzen ditu: ipuin kontalariak, irakurketa tailerrak, taldeentzako jarduerak, haurrentzako ekintzak, irakurketa klubak eta planifikatutako beste asko non parte hartu ahal izango duzun.
Mediatekako programazioa zabala eta erakargarria da, bizitasunaren, aniztasunaren, gizarteratzearen eta ikastaldi partekatuaren ikuspuntutik.
20 - Zeintzuk dira Mediatekaren erabiltzaileen eskubideak?
Sexua, arraza, erlijioa eta iritzia edozein dela ere, libreki eta doan sartu ahal izango dira Mediatekako aretoetara eta bertako zerbitzu orokorrak eskura izango ditu.
Mediatekako zerbitzuetaz arduratzen dierek errespetuz, adeitasunez eta profesionaltasunez tratatuko dituzte.
Gura duten hizkuntza ofizialean hitz egingo zaie.
Zerbitzu orokorrak doan izango dituzte.
Mediatekako informazio bibliografikoaren eta bildumen inguruan informazioa jasoko dute eta eskura izango dituzte baliabideak eta aurkitzeko aholkuak.
Iradokizunak egin ahal izango dituzte materialak lortzeko.
Iradokizunak egiteko eta kexak aurkezteko bideak eskura izango dituzte.
Norberaren datuak, erabilitako materialak eta jasotako zerbitzuak isilpekoak izango dira.
