Mediateka instalazioetako argazkia, gune desberdinak dituen leku zabala, itxura eta kolore desberdineko aulki eta mahiekin, eta euskarri desberdinetako bilduma apaletan, gainera ordenagailu eta beste eratako tresnak daude.

 

Mediatekak, ilusioz eta konpromisoz, Bilboko erdialdean kultura bizitzeko modu desberdina jarri nahi du herritar guztien esku.

Bertan, jende guztiari zuzendutako aldi bereko jarduerak eskainiko dira, eta, euskarri mota guztiak erabiliz, informazioa eta ezagutza eskuratu ahal izango dituzu, zure jakin-nahia asetzeko.

Arte-liburu bat irakurri ahal izango duzu, musika entzun ahal izango duzu, egunkaria lasai-lasai irakurri ahal izango duzu, hizkuntzak praktikatu ahal izango dituzu, teknologia berriekin esperimentatu ahal izango duzu… Hori guztia eta askoz ere gehiago aurkituko duzu AlhóndigaBilbaoko Mediatekan.

Liburutegi bat gehiago Bilborako; hain zuzen ere, Abando-Indautxuko barrutian kokatua.