AlhóndigaBilbaoko mediatekan egindako kontsultez gain, liburuak, CDak, DVDak eta abar atera ahal izango dituzu AlhóndigaBilbao txartelarekin edo BULSeko txartelarekin, eta zuk zeuk egin ahal izango duzu hori, mediatekako solairu bakoitzean aurkituko duzun automailegu-zerbitzuari esker.

Era berean, kontsulta mota guztiak egin ahal izango dira; erabiltzaileei mediatekako baliabide guztiak erakutsiko zaizkie, baliabide horiei ahalik eta onurarik handiena ateratzeko; eta informazio gehiago aurkitzeko laguntza emango zaie, informazioa Internet bidez zein beste erakunde batzuetan aurkitu dezaten.