Automaileguaren zerbitzuak Mediatekatik materiala mailegatu eta eramateko aukera ematen dizu: aukeratutako aleak eta hó txartela edo RBMB txartela Mediatekako solairu guztietan ikusiko duzun edozein automailegu-terminaletatik pasa besterik ez duzu.

Materialak itzultzeko, aleak terminaletik pasa eta itzuli beharreko materialak automailegurako guneetan ikusiko dituzun kutxetan utzi behar dituzu.

Modu erosoan eta erraz egingo duzu mailegua. Gainera, Mediatekako langileak bertan izango dituzu automaileguaren zerbitzuarekin erlazionatutako edozein zalantza argitzeko prest.

Mailegu-zerbitzuaren ordutegia: itxi baino 15 minutu lehenago arte. 1. solairua:  itxi baino 5 minutu lehenago arte.

Mediatekako material guztiak mailega daitezke, erreferentziazko lanak, material bereziak eta/edo berariaz adierazitako argitalpenak izan ezik.

Mailegu-zerbitzua doan; baldintza bakarra hó txartela edo RBMB txartela edukitzea da. Ez du bestelako nortasun-agirik balio. Aipatutako txartelak pertsonalak eta besterenezinak dira.

Txartelaren titularra izango da beti mailegatzen den materialaren arduraduna, bai eta material horri ematen zaion erabileraren arduraduna ere.

 

 

DOKUMENTO MOTA KOPURUA
MAILEGU EPEA

Helduak

 5

 15 egun

Umeak

 

5

 

 15 egun

Bideoak-DVDak

 2

 7 egun

CDak

 2

 7 egun

Liburu+CD

 5

 15 egun