AlhóndigaBilbaoko mediatekak informazio eta komunikaziorako erreferentziazko lekua da Bilboko gazteentzat; bertan, eskolatze-adinaren amaieratik hasi eta lan-merkatuan sartzeko adinera arteko populazioak toki bat dauka, euren eskaera nagusietara bideratutako informazio-zerbitzuekin (etxebizitza, lana, osasuna, bidaiak...), gaitasunen garapenerako jarduerekin (batez ere, informazioaren eta komunikazioaren teknologien arlokoak), kolektibo horri bereziki zuzendutako egitarau kulturalarekin, etab.