¿Y POR QUÉ JOHN CAGE? Guillen Mont de Palol eta Jorge Dutor
Guillen Mont de Palol eta Jorge Dutor-ek "¿Y POR QUÉ JOHN CAGE?" aurkeztu dute AlhóndigaBilbaoko Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketan.
Chris Sugrue artistaren "Saiakuntzazko artea" hitzaldia
Chris Sugrue artista eta programatzaileak saiakuntzak egingo ditu teknologia digitalaren ilusiozko eta magiazko aukeren bidez AlhóndigaBilbaon burututako "Saiakuntzazko artea" hitzaldian. Zentroan aurkeztuko dituen lanetan, Computer Vision erabili du bere instalazio artistikoetarako tresna edo adierazpide moduan.
3, 2, 1 Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketa
AlhóndigaBilbaok 3, 2, 1. Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketa aurkezten du. Gaur egungo sortzaile eszenikoei zuzendutako programa honen hiru edizio egingo dira gurean. 3 (2013), 2 (2014) 1 (2015) programan bilduko diren proposamen artistikoak performancea, dantza eta antzerki garaikidea berraztertzen dituen ikuskerari lotuta daude. Hiru diziplina horiek elkarri lotuta daude, beste arte batzuekin ere badute zerikusia, eta modu desberdinean proposatzen dituzte gaiak, kontzeptuak eta sinergiak.
3, 2, 1 Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketaren prentsaurrekoa
Maiatzaren 18tik 31ra bitartean, AlhóndigaBilbao proposamen artistiko horien eragileen topagunea izango da. Begirada desberdinak dituzten eta jatorri desberdinekoak diren sortzaile horiek, gune berean kokatuta, hainbat ikuspegi eta berrazterketa azalduko dituzte eguneroko kontzeptuei buruz, begirada artean jarrita, zuzeneko artean, soilik unean bertan ikus daitekeen eta ikusleentzat esperientzia bilakatzen den zerbaitetan.
Solasean Antonio Lobo Antunesekin Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko VI. Jaialdian
Antonio Lobo Antunes eleberrigileak solasaldia izan zuen Marisa Blancorekin apirilaren 21ean Auditoriumean Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren VI. edizioa amaitzeko.
