Erabilerraztasuna

Web atarietako orriek beraien web guneko informazioa biztanle guztiek eskuratu ahal dutela bermatzeko arrazoi asko daude. Gainera AlhóndigaBilbaok informazio kanal hau indartu nahi du ahalik eta pertsona gehienengana iritsi dadin.

Administrazio publikoko web guneetarako eskuragarritasunak legezko izaera du: LSSICEren arabera (uztailaren 11ko 34/2002 LEGEA, indarrean 2002ko urriaren 12an sartu zen) (Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuaren Legea) WAIren ildoez gain ( Web Accessibility Initiative) UNE EX 139801 eta 139802 (+139803) ARAUAK kontuan eduki behar dira. WAI norabideak Europako Batasunak "de facto" arautzat hartzen ditu. Arau horiek guztientzako eskuragarritasuna kontutan hartzen dute.

Hala ere, legezko betebehar horiez gain, nolabaiteko ezgaitasuna duten pertsona guztiek informazioa baldintza berdinetan eskuratzeko eskubideari erreparatu behar diogu. Interneterako sarbidea zailtzea eragiten dien ezintasunen bat duten pertsonen ehunekoa altua da:

  • Ezgaitasun fisiko edo psikikoak: daltonismoa, ikusmen baxua, entzuteko urritasuna, dislexia, urritasun kognitiboa, mugimendu urritasuna...

  • Ezgaitasun teknologikoak: ordenagailu edo nabigatzaile zaharrak, ezaupide informatiko gutxi...

Horregatik, La Alhóndigak, Centro de Ocio y Cultura, S.A.U., atari bat sortzeko konpromisoa hartu du. Atari hori eskuragarritasun eta erabilgarritasunaren oinarrizko jarraibideak betetzen saiatuz hasiz WC3 ("Word Wide Web Consortium") kontsortzioak markaturiko WAI ("Web Accessibility Initiative") ildoen AA mailarekin betetzea lortzeko , epe motz edo ertainean, egunez egun hobetuz joan dadila.