Erabilera politikak

La Alhóndiga Centro de Ocio y Cultura, S.A.U.k sortu zuen webgune hau. Informatzeko helburuarekin egin zen, eta webgunearen erabiltzaileek dohainik erabil dezakete. Webgunearen edukiak ikusi eta baliatzea erabiltzailearen erantzukizun esklusiboa da, eta, horrek, berriz, ondorengo baldintzak ezagutu eta onartzen dituela esan gura du:

1. Titulartasuna
www.alhondigabilbao.com La Alhóndiga Centro de Ocio y Cultura S.A.U.ren (hemendik aurrera AlhóndigaBilbao) Interneteko titulartasun domeinua da, eta Arrikibar Plaza, 4, 48010 Bilbo, Bizkaian du helbide soziala.


SSL egiaztagiriei buruz

2. Erabilera-mugak
Erabiltzaileak www.alhondigabilbao.com indarrean dagoen legeari, fede onari, ordena publikoari eta oro har onartutako erabilera eta ohiturei jarraiki erabiltzeko ardura hartuko du.

Erabiltzailea adinez txikikoa baldin bada, bere guraso, tutore edo legezko ordezkarien baimena izan beharko du aldez aurretik. Izan ere, beraiek izango dira euren kontura dauden adinez txikikoek egiten duten ekintza ororen ondorioen erantzuleak. Webgune honetara sartzen diren erabiltzaileek bertan dagoen informazio eta eduki guztia ikusteko baimena dute, baita "download"-ak egiteko edo horiek terminaletan erreproduzitzeko ere, jabetza intelektualeko araudian ezarritakoaren eta Creative Commons-en lizentziaren baldintzen arabera (creativecomons.org).

Halaber, AlhondigaBilbaok eskubidea izango du lege-araudietan, baldintzotan ezarri ez den eta moralaren aurka doan bestelako edukirik sartzen duen erabiltzaileari sarbidea debekatu eta kontua itxi edo blokeatzeko. Era berean, agintariekin batera lan egingo du webgunean lege-urraketatzat jo daitekeen edukia sartu duten erantzuleak identifikatzeko.