Egin klik irudian programa osoa ikusteko

 

AlhóndigaBilbao abian jartzeaz batera, gune ireki eta dinamiko berri bat zabaldu da, kulturari eta aisiari buru-bihotzez emana, herritarrek eta herritarrentzat pentsatua.

2014ko Programazioa aurkezten dizugu, adin guztientzako egitaraua egin dugu, pertsonen interesei egokitua, maila guztietan: sozialean, mentalean eta fisikoan. Interesgune espezifikoak ditu: komikia, ikus-arteak, diseinua, literatura, zientzia eta teknologia, web-orriak eta sare sozialak, osasuna eta kirola, ongizatea…

Hainbat jarduera ere bai: ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak, mahai-inguruak, erakusketak, kontzertuak, antzezpenak, haurrentzako hiri-kanpaldiak, performanceak, web 2.0....

Erabateko jarduera-eskaintza, askotarikoa, Bilboko kultura-aniztasuna isla, bertakoa eta mundu zabalekoa uztartzen dituena, hainbat diziplina eta baliabide aldi berean garatzen dituena; pertsona famatuak erakartzen eta talentu berriak babesten dituena; azken batean, Bilboren eskaintza kulturala hiriaren bihotzetik bertatik osatzen duena.

 

 

Gure jardueretan parte hartzeko laguntza behar baduzu, eskatu lasai.
Guztiontzako gunea da AlhóndigaBilbao.

Gurpil-aulkiakAzpitituluakGor-mutuen lengoaia