Live Music Experience

ERAKUSKETA: LAU HAMARKADA, ZUZENEKO MUSIKAREN BERROGEI URTE
Live Music Experience erakusketak agertokien zirrikituetatik ibilbidea proposatzen du. Modu horretan, bisitaria kontzertuko benetako protagonista eta izarra bihurtzen da. Erakusketa Patricia Godések komisariatu du eta Roberto Moso etxeko komisarioa da.
AlhóndigaBilbaoko erakusketa-aretoaren 1.200 metro koadro baino gehiago backstagea dira eta horretatik lau espazio tematikora jo daiteke: 70eko hamarkada, 80koa, 90ekoa, 00koa, eta bosgarren bat tokiko panoraman oinarritua.
Gozatu % 100ean gure erakusketaz! Glosarioaz blai egin.


Inaugurazioa ekainaren 7an 21:30ean izango da AUDIENCE taldeak eskainiko duen kontzertuarekin:
"A shake in calm water"

Información
JAITSI EZAZU HEMEN LIVE MUSIC EXPERIENCEn PROGRAMA OSOApdf
Live Music Experience erakusketa
Eguna 2012ko ekainaren 7tik irailaren 2raErakusketa Aretoa, -2. solairua. Ordua
 10:00etatik 20:00ak arte (itxita astelehenetan, jaieguna izan ezean ekainean zehar), 11:00etatik 21:00ak arte egunero uztailean eta abuztuanAcceso
 3€ / 2€ (AlhóndigaBilbao txartelarekin) .
Uztailaren 9tik 22ra erakusketan sartzeko txartela 2 eurokoa izango da Bilbao BBK Live 2012 jaialdiko bonua duten guztientzat.
70EKO HAMARKADAKO ERAKUSKETA
70eko hamarkadaren erakusketa
Ondo pasatzea da agindua. 60ko hamarkadan bilaketa zena orain dibertsioa da, iraultza zena orain gainbehera da. Axolagabetasuna eta eskapismoa edozein preziotan, eta horrekin batera, ingurumena suntsitzen da, erregimen totalitario berriak sortzen dira eta kriminalitate-tasek gora egiten dute mendebaldeko herrialdeetan.  +info
80KO HAMARKADAKO ERAKUSKETA
80ko hamarkadako erakusketa
Hamarkada honetako ezaugarri batzuk: hip hopa, musika etnikoen merkataritza-tratamenduak, diskotekako musika elektronikoen motak, estilo-ariketak Motown-en eta beste hamarkada batzuetako artista klasikoak MTVko supervedette bihurtzea.  +info
90EKO HAMARKADAKO ERAKUSKETA
Betaurrekoak, pikorrak eta trenkak ziren ordura arte falta ziren osagaiak, iraganeko hamarkadetan horrenbeste bitxikeria ikusi ondoren arreta deitzeko zegoen modu bakarra. Laster, mundu osoko herri eta hiri guztietan, imitatzaileen eskolak sortu ziren. Dantza-pistetako jarduerak proportzio handiak lortu zituen, Europa osoan rave jendetsuekin eta bakailao-ibilbidea Espainian. +info
2000KO LEHENENGO HAMARKADADO ERAKUSKETA
2000 urteko erakusketa
Rock, pop eta r&bko supervedette berrien protagonismoa: Beyoncé, Rihanna eta Madonna erregaitza; pop latinoko irudiak nazioarteko panoraman agertzen dira. Talentu berrien telebistako lehiaketa ugari egiten dira, baina horren aurrean, komunikabideek folk alternatiboaren gitarra-jotzaileei eta kantautoreei arreta eskaintzen diete.  +info
PROPOSAMEN INTERAKTIBOAK
70 Interaktiboak
70eko hamarkada: ongi etorri Garrasimetrora
Rockeko eta souleko munstro haiekin konpara zaitez
Aurrerapen teknikoei esker, giza ahotsaren espektroa perfekziotik hurbil dagoen zehaztasunarekin azter dezakegu. Garrasimetroaren kabinak giza ahotsaren iraupena, tesitura eta bolumena neurtzeko aukera ematen du, musikaren historiako eztarririk indartsuenekin alderatuta.
+info
80 Interaktiboak
80ko hamarkada: rock and rolla umearen gelan
Giro hura bizi eta sentipen haiek lehen pertsonan esperimentatu itzazu.
"Live Music Experience" erakusketan 80ko hamarkadako etxe bateko logela bat zehatz berreraiki du, telebista nagusi dela, eta etxeko nerabeak bideo-kliparen errealitate paralelo batetik 125 BPMn burua astinduz.
+info
90 Interaktiboak
"Live Music Experience" erakusketako bisitariek, "crowd surfin"-eko muturreko sentsazioak esperimentatu nahi badituzte, ez dute inolako arriskurik izango. Esperimentuak ez du kalterik egiten, eta edonork parte har dezake.
+info
00 Interaktiboak
"Live Music Experience" erakusketak DJ ikastunei eta jakingura hutsa dutenei aukera eskaintzen die profesionalik trebeenek sentitzen dutena esperimentatzeko, haiek hautatutako abestien hautaketarekin jendetza dantzan jartzen dutenean.
+info
ERAKUSKETAKO JARDUERA PARALELOAK
Erakusketak iraungo dituen hiru hilabeteetan hainbat jarduera paralelo egingo dira, mota guztietako jendeari zuzenduta. Modu horretan, Live Music Experience erakusketa bat baino askoz gehiago izango da.
JAITSI HEMEN LIVE MUSIC EXPERIENCEn ERAKUSKETAKO JARDUERA PARALELOAKpdf
KONTZERTUAK
Musika Txikia
Haurrentzako kontzertua
Musika jaialdia familia osoarentzat.

+info

BBK Live kontzertuak
Glasvegas, uztailak 13 13:30ean, The view, uztailak 14 13:30ean
Kobetamenditik Kulturen Atarira. BBK Liven parte hartuko duten hainbat taldek AlhóndigaBilbaon joko dute.
HITZALDIAK - Mariví Ibarrola, Gotzon Hermosilla eta Roberto Moso
imagen
Mariví IbarrolaK hitzaldi irekia emango du bere erakusketari buruz ekainaren 25ean 20:00etan Kulturen Atarian: "Tiroak Zuzenean" .
Acceso EKAINAK 25 - UZTAILAK 1 | EGUZKIAREN PANTAILA | +info Doako sarrera
imagen
Gotzon Hermosillaren koordinaziopean berrikusiko dira kontzertuen munduan bizitako aldaketak.
Acceso ATZERATUTA IRAILERA ARTE | ERAKUSKETA ARETOA | +info
Doako sarrera gonbidapenarekin
imagen
Roberto Mosoren koordinaziopean berrikusiko dira hitzaldi honetan kontzertuen munduan bizitako aldaketak.
Acceso EKAINAK 28 | 19:30 | Erakusketa Aretoa | +infoDoako sarrera gonbidapenarekin
ZINE DOKUMENTALAREN ZIKLOA 
LEMMY
Greg Olliver eta Wes Orshoski, EEBB, 2010. 116 min.
Ekainak 12, 18:00  
+info
WHEN YOU'RE STRANGE
Tom DiCillo, EEBB, 2009. 90 min.
Ekainak 12, 20:00  
+info
VENID A LAS CLOACAS
Daniel Arasanz, Espaina, 2010. 90 min.
Ekainak 12, 21:45  
+info
EUSKAL ROCK ERRADIKALA
80ko hamarkadako martxa handia
Begoña Atutxa, Euskadi, 2011, 55 min.
Ekainak 19, 20:00  
+info
WOODSTOCK:
Zuzendariaren muntaia
Michael Wadleigh, EEBB, 1970. 184 min.
Ekainak 26, 18:00  
+info
ANVIL
Rock taldearen ametsa.
Sacha Gervasi, Kanada, 2008. 80 min.
Ekainak 26, 20:00  
+info
HORREZ GAIN
imagen
Euskal musikaren historiako kontzertu historiko esanguratsuenen eta nazioarteko proposamen iradokitzaileenen ikus-entzunezko hautaketa.
Acceso Erakusketa Aretoa, -2 solairua 
 +info Doako sarrera lekuak bete arte
imagen
Radio 3ek "Live Music Experience" erakusketaren inguruko.hainbat programa grabatuko ditu zuzenean AlhóndigaBilbaoko Erakusketa Aretoan.
Acceso Erakusketa Aretoko Hallean. -2 solairua
 +info
imagen
Balea Musikak garatutako software interaktiboarekin, musika instrumentu ezberdinak jotzen ikas dezakezu, taldearen beste kide bat izango bazina moduan.
Acceso Erakusketa Aretoa. -2 solairua
 +infoJarduera hau erakusketarako sarreraren prezioaren barruan dago

 

Live Music Experience