OROIMENAREN TOPOGRAFIAK

 

OROIMENAREN TOPOGRAFIAK

2012ko otsailaren 1etik apirilaren 15era arte.

"…argazkilari garaikide handien bitartez."

AlhóndigaBilbaok antolatu du erakusketa hau, Carles Guerra komisarioak COFF-TEA Fundazioaren funtsen artean egindako hautaketan oinarrituta.

"Oroimenaren topografiak" erakusketak argazkilari eta artista bisualik nabarmenenetako batzuen erreferentziazko lanetara garamatza; hain zuzen ere, egile horiek, euren begiradari esker, argazkilaritza garaikidearen eta bideo-sorkuntzaren oinarri kontzeptualak finkatu dituzte. Kontakizunak, ibilbide bisualak, geografia pertsonal zein publikoen gainjartzeak eta abarrek mugatzen dituzte oroimenaren eszenatokien inguruak.

Hemen jasotako denbora-tartea oso laburra den arren (lan gehienak azken 30 urteotan egindakoak dira) eta bilduma jakin baten corpusaren barruan sartuta egon arren, harrigarria da erakusketa kolektibo honetan gaur egungo sorkuntza artistikoko joera eta praktika diskurtsiboetako asko aurkitzea.

Sartu Oroimenaren Topografiak erakusketaren aurkibidera

Erakusketa

  • Informazio gehiago Exposición "Topografías de la Memoria"

    EXPOSICIÓN "TOPOGRAFÍAS DE LA MEMORIA" - 01/02/2012 10:00

Ikastetxeentzako tailerrak

  • Informazio gehiago Oroimenaren Topografiak. Bisita elkarreralegiak

    OROIMENAREN TOPOGRAFIAK. BISITA ELKARRERALEGIAK - 02/02/2012 09:30