John Ford II. partea

 

John Ford II. partea

AlhóndigaBilbaoko Zinematekak bere emanaldiei eman zien hasiera, inoizko zinegile handi eta ospetsuenetakoa izan den John Forden atzera begirakoaren bidez. Bertan, hain zuzen ere, bere lehen garaiko izenburu nabarienak egon ziren ikusgai. Urtebete geroago, Zinematekak Forden inguruko beste programazio bat eskainiko du, baina, oraingoan, zuzendari iparramerikar handiaren zinegintzako azken etapako filmak egongo dira ikusgai. 50eko eta 60ko hamarkaden artean filmatutako filmen artean, zenbait bitxi egin zituen Fordek; esate baterako, "El hombre que mató a Liberty Valance", "Dos cabalgan juntos" edo "Centauros del desierto". Hala ere, guztiak ez ziren mendebalde zaharreko filmak izan. Beste genero batzuk ere landu zituen; adibidez, drama ("Escrito bajo el sol), komedia ("La taberna del irlandés") edo abentura-zinea ("Mogambo"). Hain zuzen ere, ziklo honetan egongo dira ikusgai. John Forden atzera begirakoaren ostean, AlhóndigaBilbaoko Zinematekak Jorge Semprúni eskainiko dio omenaldia, bere heriotzaren lehenengo urteurrenean. Frantzian bizi zen intelektual madrildarrak honako zuzendari hauen historiak sinatu zituen: Joseph Losey ("Las rutas del Sur"), Costa-Gavras ("Z") edo Pierre Granière Deferre ("Une femme a sa fenêtre"). Horrez gain, beste batzuk ere zuzendu zituen, Frantziako erbesteratu espainiarrei buruzko "Les deux mèmoires" filma, esaterako.

1950eko hamarkadaren hasieran, John Ford oso handia bazen ere, are handiagoa izango zen. Hollywoodeko zuzendari sarituena zen, baina kritikariekin zeukan zorte ona desagertu egin zen, eta betiko kritikariek beraren azken urteetako filmak hogeita hamarreko eta berrogeiko hamarkadetan egin zuen zinearen itzala ere ez zirela adierazi zuten. Egia da hogei urte gorabeheratsu izan zirela, bi film amaitu gabe utzi zituela eta beste batzuk ageriko edertasuna hain kontuan hartzen ez zuen lengoaia axolagabeagoaz egin zituela. Bertan, ordea, beti-beti agertu ziren bikaintasunez eratutako planoak, argi kontrak, argi-ilunak eta egunsentiko argi limurtzailea. Epealdi horretan, Fordek bere bi maisulan handienak egin zituen, baita zenbait film bikain ere. Azkenean, kritikari berriek eta zinegile amerikarren belaunaldi berriak bere lekuan jarri zituzten gauzak, eta zinearen historiako onespen handieneko tokira eraman zituzten honako film hauek: "Centauros del desierto" eta "El hombre que mató a Liberty Valance", nahiz eta bere dramaturgia trinkoa, argia eta asaldagarria izan eta lengoaia klasiko adierazgarriena erabili. Azkenean, beraz, bere ekarpen handienak jaso zituen westernean lekuratu zuten Forden maisutza handiena.

Epealdi horretako gorabeherek bere narrazio- pultsuan izan zuten eragina, baita bere jarrera ideologiko eztabaidagarrietan ere, konplexuagoak eta kontrajarriagoak baitziren. Ezinezko paradisu tradizionalaren (sorterria zuen Irlanda) edo kutsatu gabearen (uharte urrunak) inguruko nostalgia maila gorenera eraman zuen, baita uniformeen, himnoen eta desfile militarren inguruan zeukan grina ere. Bere matxismo positiboan edo feminismoaren aurkako matxismoan, nekez ezkutatu daitezkeen zenbait perla azaltzen dira. Dena dela, lurralde deseroso horien alboan, honako jarrera hauek bere pentsaera aberastuko dute bete-betean, eta aurreko proposamen zalantzagarriak jarriko dituzte kolokan: arrazakeriaren inguruan egindako araketa mingarri bezain zuzena, indioen genozidioaren salaketa, historia amerikarrari buruz egin zuen hausnarketa itzaltsua eta emakumeen heroismoaren azken gorespena.

Testua: Javier Viar*
Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria

Liburuxka jaitsi  (pdf, 3260,8k)

Zinemateka

  • Informazio gehiago '3 Godfathers' (1948), JOHN FORD

    '3 GODFATHERS' (1948), JOHN FORD - 29/02/2012 17:30

  • Informazio gehiago "Río Grande" (1950), JOHN FORD

    "RÍO GRANDE" (1950), JOHN FORD - 07/03/2012 17:30

  • Informazio gehiago "Mogambo" (1953), JOHN FORD

    "MOGAMBO" (1953), JOHN FORD - 07/03/2012 17:30

  • Informazio gehiago "The long gray line" (1955), JOHN FORD

    "THE LONG GRAY LINE" (1955), JOHN FORD - 14/03/2012 17:30

  • Informazio gehiago "The rising of the moon" (1957) JOHN FORD

    "THE RISING OF THE MOON" (1957) JOHN FORD - 14/03/2012 20:15

  • Informazio gehiago " Wagon Master" (1950), JOHN FORD

    " WAGON MASTER" (1950), JOHN FORD - 20/03/2012 17:30

  • Informazio gehiago "Gideon of Scotland Yard" (1950), JOHN FORD

    "GIDEON OF SCOTLAND YARD" (1950), JOHN FORD - 21/03/2012 18:00

  • Informazio gehiago "The horse soliders" (1959), JOHN FORD

    "THE HORSE SOLIDERS" (1959), JOHN FORD - 21/03/2012 20:00

  • Informazio gehiago "Sergeant rutledge" (1960), JOHN FORD

    "SERGEANT RUTLEDGE" (1960), JOHN FORD - 28/03/2012 17:30

  • Informazio gehiago "The sun shines bright" (1953), JOHN FORD

    "THE SUN SHINES BRIGHT" (1953), JOHN FORD - 28/03/2012 20:00

  • Informazio gehiago "The quiet man" (1952), JOHN FORD

    "THE QUIET MAN" (1952), JOHN FORD - 11/04/2012 17:30

  • Informazio gehiago "The searchers" (1956), JOHN FORD

    "THE SEARCHERS" (1956), JOHN FORD - 11/04/2012 20:00

  • Informazio gehiago "The wings of eagles" (1957), JOHN FORD

    "THE WINGS OF EAGLES" (1957), JOHN FORD - 18/04/2012 17:30

  • Informazio gehiago "Mister Roberts" (1955). JOHN FORD

    "MISTER ROBERTS" (1955). JOHN FORD - 18/04/2012 20:00

  • Informazio gehiago "The man who shot Liberty Valance" (1962), JOHN FORD

    "THE MAN WHO SHOT LIBERTY VALANCE" (1962), JOHN FORD - 25/04/2012 17:30

  • Informazio gehiago "The last hurrah" (1958), JOHN FORD

    "THE LAST HURRAH" (1958), JOHN FORD - 25/04/2012 20:00

  • Informazio gehiago "Two rode together" (1961), JOHN FORD

    "TWO RODE TOGETHER" (1961), JOHN FORD - 02/05/2012 17:30

  • Informazio gehiago "Donovan's reef" (1963), JOHN FORD

    "DONOVAN'S REEF" (1963), JOHN FORD - 02/05/2012 20:00

  • Informazio gehiago "Cheyenne autumn" (1964), JOHN FORD

    "CHEYENNE AUTUMN" (1964), JOHN FORD - 09/05/2012 17:00

  • Informazio gehiago "Seven women" (1966), JOHN FORD

    "SEVEN WOMEN" (1966), JOHN FORD - 09/05/2012 20:00

  • Informazio gehiago "How the West was won" (1962), JOHN FORD

    "HOW THE WEST WAS WON" (1962), JOHN FORD - 16/05/2012 19:00