Hainbat adinetako pertsonak kirola egiten alhóndiga Bilbaon

 

AlhóndigaBilbaok osasunaren inguruko ariketa tradizionala eta pertsonaren garapen integrala uztartu nahi ditu, eta hori da bertan egiten den ariketa fisikoaren sorrera. Abiapuntu horretatik, ariketa mota guztiak uztartzea da gure helburuetako bat. Baldintza fisikoari dagokionez, ariketa biziagoak edo ez hain biziak egingo dira, eta barneratzeari zein hausnarketari dagokienez, ariketa zailagoak edo ez hain zailak izango dira.

Diziplina erlaxatuak nahiago dituzten pertsonen kasuan, gorputzaren eta buruaren arteko batasun harmonikoa eskaintzen dituzten ariketa zehatzak egin daitezke; besteak beste, tai ji, yoga eta beste zenbait. Horretarako, aholkularitza pertsonal espezializatua eskaintzen dugu.

Laburbilduz, pertsona bakoitzak, bizitzako etapa bakoitzean, hainbat ariketa mota egin ahal izango ditu. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu Jarduera Fisikoko Zentroaren harrera-gunera edo Infopuntura.

Ariketa bakoitzean jarduteko, zenbait arlo praktiko ere eskainiko dira:

Informazio gehiago sobre horarios

Ordutegiak:
Instalazioak astelehenetik igandera bitartean egongo dira irekita, 16 ordu bitarteko ordutegietan. 

Informazio gehiago sobre actividades

Jarduerak:
Jende guztiari eskainitako 30 ariketa mota, astean 250 eskola-ordu baino gehiagorekin.