AlhóndigaBilbao Diseinua

 

SHOPA

SHOPA AlhóndigaBilbaoko denda baino askoz gehiago da. Proposamenez eta jarduerez beteriko tokia ere bada.

Objektuen aukera-sorta zabala aurkituko duzu SHOPAn, objektu guztiz finak, jostagarriak, konprometituak, leunak, pizgarriak eta berreginak.

SHOPA aukera-aukerakoa da adin eta poltsiko guztietarako: markarik onenak aurkitzen saiatzen gara, diseinua, ekoizpen arduratsua eta zentzuzko prezioak zaintzen lan egiten dutenak.

 


 

IKUSI GURE ATALAK

  • Bodeguilla (Ardandegia): Ardoak eta olio organikoak + diseinurik onena zure etxerako
  • Librería (Liburu-denda): Liburuak eta paper-denda. Gizarte-zientziak, arkitektura, artea, argazkigintza, haurrentzako libururik onenak. Narratiba eta ilustrazioa, komikia.
  • PoppyzonaDiseinu berritzailea eta berezia duten pop opariak.
  • Starck y AlhóndigaBilbao: (Starck eta AlhóndigaBilbao): AlhóndigaBilbaoko produktuak eta katalogoak + Phillippe Starcken diseinuak
  • La Boutique de TrakaBarraka: (TrakaBarrakaren Boutiquea): TrakaBarrakaren modako estilismoak + osagarriak
  • Txikitxoko (Txikitxokoa): Haurrentzako gauzarik gogo-pizgarrienak

 


 

GAINERA
SHOPA kooperatiba bat da

Borborrean dagoen Bilboko auzo bateko proposamen berriak bateratzen ditu, Maiatzaren Biko kalekoak: liburu-saltzaileak, modako diseinatzaileak, galeristak, espazioko diseinatzaileak…

Proiektu honetan elkartzen gara, ekimen horiek garatzen jarraitzeko. Merkataritza hurbila, kalitatezkoa, jendearekiko tratuan oinarritua eta kulturarako bokaziokoa ekarri nahi dugu AlhóndigaBilbao kultura-zentrora, era horretan, esperientzia eta bizimodu pizgarria eta atsegina eskaintzeko. Ildo horretan, honelako ekimenak proposatzen dizkizuegu: dastaketak, irtenaldiak upategietara, ikastaroak eta tailerrak, kulturako proiektuen aurkezpenak…
 


 

SHOPA ZURE ESKU

Astelehenetik larunbatera, 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era. Opor eta zubietako igandeetan ere bai. Etorri gure bila, aulki argitsuen ondora.

AlhóndigaBilbao txartela baduzu, erakutsi etortzen zarenean, baldintza bereziak izango baitituzu gure dendan. %5eko deskontua gure ardo eta olio guztietan, eta AlhóndigaBilbaoko produktuetan eta erakusketen katalogoetan.