Mercedes Albaina irakasle eta musikazalea “benetako ilusioz” dago AlhóndigaBilbaoren Auditoriumaren eta mediatekaren inaugurazioaren zain. Espazio bi horiek “biziak, erabilgarriak eta jendearen beharrizan eta interes guztietara irekitakoak” izatea espero du. Horrela, bada, azpiegitura berrian Musika oso ondo ordezkatuta egotea nahi du, “bai zuzenean (Auditoriumaren bitartez) zein kontserban (Mediatekaren laguntzarekin)”. Horretarako, akustika ona lortu beharra azpimarratu du, bai Auditoriumean zein gainerako soinu-espazioetan. “Hori oinarrizko ezaugarria da musika ulertzeko eta musikaz gozatzeko”.
Bestalde, uste du eguneko ordutegia ahalik eta zabalena izan behar dela, nahiz eta erakargarri ikusten duen gauez ere jarduerak programatzeko aukera, “gauekotasunean zentzu estetikoa izango duten jarduerak”. Programazioari dagokionez, Mercedesek uste du nahitaezkoa dela ilusioz eta kalitateko jarduerekin ekitea ibilbideari.
Era berean, kulturari dagokionez, AlhóndigaBilbaok Bilbao Europako mapan jartzen laguntzea nahi du, bai eta gizarteari prestakuntzako aisialdia “norberaren hazkunderako eta asebetetzerako beharrezkoa den kontsumo ondasun legez” ulertzen laguntzea ere.