Kepa Garraza artista bizkaitar gazteak badu AlhóndigaBilbaoren proiektuaren berri; izan ere, proiektu horren bitartez, “bilbotar guztiok espazio bikaina izango dugu aisialdirako, kulturarako eta kirolerako”. Era berean, uste du oso positiboa eta beharrezkoa dela “hiriaren erdigunean bertan dagoen metro koadro kopuru itzel horri erabilgarritasun egokia ematea”
Keparen asmoa da, behin zentroa inauguratuta, zine eta erakusketa aretoez gozatzea; izan ere, beraren nahia da espazio horietan “azpiegituren ikusgarritasuna eta kalitateko edukiak uztartzea. Hori horrela, Alhóndigaren proiektua espazio dinamikoa izan behar da, kritikara irekia, non kultur proiektu fresko eta berritzaileak egin behar baitira”.
Zentroaren ordutegiari dagokionez, artistak uste du ahalik eta zabalena izan behar dela, eta bai ostiraletan zein larunbatetan ordutegia “goizaldeko 02:00 edo 03:00etara artekoa” izan beharko litzatekeela; izan ere, “gaua ere kultura da!”.
Garrazak “zinez ikusgarritzat eta arkitekturari begira maila gorenekotzat” dauka Philippe Starckek diseinatutako proiektua. Halaber, artistak zine berrienari buruzko ziklo tematikoak proiektatzeko proposamena egin du, eta erakusketa aretoari dagokionez, “hiriko beste erakusketa espazio batzuetan lekurik ez duten artista gazteen lanean oinarritutako programazioa izatea, hori bai, ikusgai jarritako proiektuen kalitatea ahalik eta gehien zainduz”.