Nabigazio menurako sarbide zuzena
Edukietarako sarbide zuzena

Nola?

Igor Yebra-en iritzia


Igor Yebrari izugarri gustatuko litzaioke AlhóndigaBilbaon ballet ikuskizunez gozatu ahal izatea. Egun osoan zabalik egotea nahiko luke; “ona izango litzateke espazioetariko bat gauez ere zabalik egotea hiritarrentzat, beste herrialde batzuetan aisialdi eta kultur zentroetan egiten den bezala”, adierazi du bilbotar dantzariak.

Igorren iritziz, AlhóndigaBilbao irekitzen denean, zinemen aldea izango da gehien erabiliko duena, “baldin eta bertan pelikulak jatorrizko bertsioan eskaintzen badira”, izan ere, Yebrarentzat baldintza hori oso garrantzitsua da kalitatezko filmez gozatu ahal izateko.

Dantzariaren ustez, ezagutza, ongizatea eta dibertsioa batera doazen hiru kontzeptu dira, eta ona da hiriaren barruan ezagutza dibertsioaren bidez lortzeko balio duen eta, aldi berean, ezagutzaren bidez ongizatea emango duen espazio bat egotea.

Bilbotar artista honek Philippe Starcken diseinuaren magiaz gozatu ahal izan zuen, diseinatzaileak Buenos Airesen dekoratu izan duen azken hotelean egon zenean. “Hotela eder-ederra iruditu zitzaidan. Egia esan, ez naiz ausartzen ezer iradokitzen... ez nintzateke ausartuko, niretzat pribilegio handia izango litzateke berak niri diseinuaren gaineko zerbait iradokiko balit!” dio, barre artean, mundu osoan arrakasta lortu duen artista bilbotar honek.


Bilboko Udala
(c) AlhondigaBilbao 2006