AlhóndigaBilbaoren gune guztiak 2009. urtera arte martxan jarriko ez diren arren, "hótik at" hiritarrek eginiko iradokizunetan antzemandako nahiari emandako erantzuna da. Izan ere, "ea proiektua lehenbailehen amaitzen den, gozatu ahal izateko" erako iritzi ugari jaso ditugu.
Izenburuak adierazi bezala, AlhóndigaBilbaoren kanpoaldean, hirian alegia, inauguraziorako geratzen diren bi urteetan zehar egingo den egitaraua da Hótik at. Arian-arian xehetasunak emango ditugu, egitarauaren estiloari, izaerari eta ekintza eszenatokiei buruz.