Abian!

Bernardo Atxaga

José Irazu Garmendia da nire izena. Argitaratzeko orduan, Bernardo Atxaga ezizena erabiltzen dut. Asteasun (Gipuzkoa, Euskal Herria) jaio nintzen, 1951n. Gaur egun Vitoria-Gasteizen bizi naiz. Lehenengo ekonomialari aritu nintzen Europea de Negocios bankuan, eta, gero, euskara-irakasle, liburu-saltzaile, inprentako langile eta irratiko gidoilari. 1980an, literatur lanari bete-betean ekitea erabaki nuen. Nire lehenengo testua 1972an argitaratu nuen, euskal letren berritzailea izan zen Gabriel Aresti poetak babestuta. Nire lehenengo eleberri laburra, Ziutateaz, 1976an argitaratu zen, eta nire lehenengo poema-liburua, Etiopia, 1978an. Biek ala biek lortu zuten Kritikaren Saria euskal esparruan, baina bigarrenaren harrera onari zor diot idazketarekin erlazionatuta ez zegoen lan oro bertan behera uzteko erabakia.

Nire argitalpenetatik, beharbada, aipagarrienak hauek izango dira:
BI ANAI, 1985. OBABAKOAK, 1988 (Erein argitaletxea). Azken horrek, euskal esparruan, Kritikaren Saria eta Euskadi Saria (1989) lortu zituen, eta espainiar esparruan, Literatura Sari Nazionala. GIZONA BERE BAKARDADEAN, 1993, Pamiela argitaletxea. ZERU HORIEK, 1995, Erein argitaletxea. SOINUJOLEAREN SEMEA, 2003, Pamiela argitaletxea. BEHI EUSKALDUN BATEN MEMORIAK, 1991, Pamiela argitaletxea.
Poesia ere idatzi izan dut: ETIOPIA, HENRY BENGOA, INVENTARIUM, POEMAS & HÍBRIDOS, NUEVA ETIOPIA.


Agustín Sánchez la Vega
Bilboko Udala
(c) AlhondigaBilbao 2006