Abian!

Eric Hobsbawm

Datu pertsonalak

1917ko ekainaren 9an jaio zen Alexandrian (Egipto). Aita Londresko Leopold Percy H. izan zen eta ama, Vienako Nelly Grün.
1943-1951. urteen artean Muriel Seamanekin egon zen ezkonduta; 1962an, berriz, Marlenerekin (Schwarz) ezkondu zen, eta, gaur egun ere, berarekin jarraitzen du. 1963an jaiotako seme bat dauka (Andrew John), eta 1964an jaiotako alaba bat (Julia Nathalie). Londresen eta Galesen artean bizi da.

Prestakuntza akademikoa

Vienan, 1931ra arte (lehen hezkuntza, Bundesgymnasia XIII, III, XVIII); Berlin, 1931-1933 (Prinz Heinrich Gymnasium); Londres, 1933-1936 (bigarren hezkuntza St.Marylebone Grammar School ikastetxean); Cambridge University (King’s College), 1936-1939. BA Lizentziatura Historian, 1939. Soldadutza, 1940-1946; doktoretza Cambridgen, 1951n.

Ibilbide profesionala

1947-1982, irakasle laguntzailea, irakurlea; eta, 1971tik, Historiako (Ekonomiko eta Soziala) irakasle unibertsitarioa, Birkbeck College, University of London. Geroztik, irakasle emeritu kargua dauka.

1949-1955, irakasle ikertzaile albokoa, King’s College, Cambridge.
1960, udako hiruhilekoa, irakasle bisitaria, Stanford University.
1967, irakasle bisitaria, Massachusetts Institute of Technology (Massachusettseko Institutu Teknologikoa).
1971, irakasle bisitaria, UNAM, Mexiko Hiria.
1976-1982, ezohiko irakaslea, Andrew D.White, Cornell University.
1978-1983, Directeur de Recherche Associé École des Hautes Études en Sciences Sociales (Gizarte Zientzietako Goi Ikasketetako Eskolako Ikerketen zuzendaria), Paris.
1982, irakasle bisitaria, Collège de France, Paris.

1984-1998, Zientzia Politikoetako eta Gizarte Zientzietako irakasle unibertsitarioa, bigarren zikloko Fakultatea, New School for Social Research (Gizarte Ikerketako Eskola Berria), New York (1989tik, irakasle emeritua eta irakasle albokoa da).

Era berean, ikastaroak eta mintegiak eman izan ditu zenbait unibertsitatetan: Ipar Amerikan (AEB, Kanada), Latinoamerikan (Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, Mexiko, Peru, Uruguai), Europan (Alemania, Austria, Belgika, Txekoslovakia, Espainia, Finlandia, Frantzia, Holanda, Hungaria, Irlanda, Italia, Portugal, Suitza, SESB, Jugoslavia) eta Asian (Hego Korea, Txina, India, Israel, Japonia, Palestina – Mendebaldeko Zerrenda).

Beste jarduera akademiko batzuk

Society for the Study of Labour History (Lan Arloko Historiaren Ikerketarako Sozietatea) delakoaren zuzendaria, Council of Economic History Society (Historia Ekonomikoko Sozietatearen Kontseilua) elkarteko kide ohia, Past & Present egunkariaren sortzaileetako bat eta batzorde editorialeko kidea (1952-1987), eta, gaur egun, egunkari horretako presidentea. 1987tik 1992ra, Comité Scientifique auprès du Ministère de l’Éducation Nationale (Hezkuntza Ministerio Nazionaleko Batzorde Zientifikoa) batzordeko kidea izan zen (Frantzia). Historiako Museoen Europako Kontseiluko kidea, 2000. urtetik.
Birkbeck Collegeko presidentea, 2002. urtetik.



Agustín Sánchez la Vega
Bilboko Udala
(c) AlhondigaBilbao 2006