Paul Preston 1946ko uztailaren 21ean jaio zen Liverpoolen. Bere bizitzan zehar, ohorezko titulu ugari jaso ditu, besteak beste: Meritu Zibilaren Ordenako Komendadorea, Espainia (1986); Fellow of the British Academy (Akademia Britainiarreko Akademiko Osoa) (1994); Así fue - la Historia rescatada sariaren irabazlea, Las tres Españas del 36 liburuarekin (Plaza y Janés, Bartzelona, 1998); Commander of the Order of the British Empire (2000), Premi Internacional Ramon Llull (2005); Premi Trias Fargas d’Assaig, Idealistes sota les bales. Històries de la guerra civil (Bartzelona, Proa Editorial, 2007) liburuarekin; Isabel katolikoaren Ordenako Gurutze Handia (2007), eta Membre de l’Institut d’Estudis Catalans.
Historia irakaslea izan da Readingeko Unibertsitatean (Ingalaterra), bai eta irakaslea ere Londresko Unibertsitateko Queen Mary Collegen. Era berean, Historia Garaikideko katedraduna eta Letren Fakultateko dekanoa izan da Londresko Unibertsitateko Queen Mary Collegen; Nazioarteko Historiako katedraduna, London School of Economics & Political Sciencen, eta Department of International Historyko zuzendaria. 1994az geroztik eta gaur egunera arte, Historia Garaikide Espainiarreko Asturiasko Printzea katedraduna da, bai eta London School of Economics & Political Scienceko Espainia Garaikideko Ikasketen Vicente Cañana Blanch Zentroko zuzendaria ere.
