Abian!

Ander Landaburu

1944ko azaroaren 2an jaio zen Parisen, eta, bertan, Zuzenbidea eta Kazetaritza ikasi zituen. 1968an hasi zen lanean, Reuters Agentziaren korrespontsal gisa Euskadirako eta Espainiaren iparralderako, eta Frantziako zenbait argitalpenetarako kolaboratu zuen, besteak beste, Le Monde edo Le Nouvel observateur-erako.
1971n Cambio 16 aldizkariko sortzaile taldearekin bat egin zuen, eta Euskadiko korrespontsal izendatu zuten. 1976an, Diario 16 aldizkaritik irtetean, Grupo 16 delakoaren Bilboko Ordezkaritzaz arduratu zen 1984ra arte; izan ere, urte horretan, Mexiko eta Erdialdeko Amerikako korrespontsal izendatu zuten bost urterako. Amerikako korrespontsalia hori bete ondoren, Europara itzuli zen eta Bruselasekoaz arduratu zen bi urtez; ondoren, beste hiru urtez izan zen Frantziako hiriburuan.
1993an, editore legez itzuli zen Madrilgo erredakziora, eta, handik hilabete batzuetara, Cambio 16 aldizkariko zuzendariaren alboko izendatu zuten.
Lau urte geroago, Euskadira itzuli zen El PAÍS egunkariaren Euskadiko edizioaren delegatu gisa, eta kargu horretan aritu izan da 2008ko urtarrilera arte. Gaur egun, eta kazetari lanetan, egunkarirako lan egiten eta Prisa Taldearekin kolaboratzen jarraitzen du.




Agustín Sánchez la Vega
Bilboko Udala
(c) AlhondigaBilbao 2006