Abian!

Julio Flor

Julio Flor (Ávila, 1956). Gurasoak 1958an iritsi ziren Euskadira, eta Portugaleten (Bizkaia) geratu ziren bizitzen. Julio Florrek portugaletetartzat dauka bere burua, eta esperientzia hori Algortarekin konpartitzen du, duela 20 urtetik bertan bizi baita. Kazetaritzan lizentziatu zen UPV-EHUn, 1983an. 26 urte hauetan, prentsa idatzian (egunkarietan, astekarietan eta hilabetekarietan), egunkari digital batean, irratian (Cadena Ser, Radio Euskadi) eta telebistan (EITB, Canal Bizkaia) egin du lan, eta Emakunde, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuaren sariak jaso ditu. Hiru liburu argitaratu ditu: “Padre nuestro que estás en Euskadi” (Planeta), zeinak kale-borrokaren hogeita hamasei biktimaren lekukotasunak jasotzen baititu; “El amigo invisible” (Alberdania), zeinak erkidegotik kanpoko zazpi gizon eta zazpi emakumeren bizitza eta migrazio-abentura kontatzen baitu; eta duela gutxi (2009ko urtarrila), "El Sueño sigue vivo" argitaratu da, non era irekian jasotzen dituen Ezker Batua-Berdeak alderdiaren historiaren 23 urteak. 2006ko uztailetik Esker Batuaren Ezkergunea-Foro de la Izquierda zuzentzen du; bertan, kulturaren, epailetzaren, unibertsitatearen, ingurumenaren, politikaren, gizarte-mugimenduen eta oroimen historikoaren arloko jendearen hitzaldiak jasotzen dira. Justizia sozialaren eta elkartasunaren aldeko grina da bere inspirazio-iturrietako bat. Canal Bizkaiako “La vida va” elkarrizketa-programan izandako lehenengo topaketa batean oinarrituta, Mari Asun Landa idazlea ezagutu zuen, eta lagun egin ziren.





Agustín Sánchez la Vega
Bilboko Udala
(c) AlhondigaBilbao 2006