AlhóndigaBilbao Aisialdi eta Kultura Zentroa eraikitzeko lanak direla eta, bigarren urtez jarraian berritu da UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatearekin sinatutako lankidetza hitzarmena, eta, era berean, trebakuntza beka bat deitu da.
Beka honi esker, onuradunak ikasketa aldi bat egiteko aukera izango du AlhóndigaBilbao aisialdi eta kultura ekipamenduarekin lotura daukan “Cake Design” izeneko diseinu grafikoko agentzia frantziarrean. Bekaren iraupena bi urtekoa izango da, 2008ko urtarrilaren 2tik hasita, eta Parisen garatuko da.
Bekak 13.000 euroko hornidura ekonomikoa dauka urtero, izan ere, diru-kopuru horrekin, beka lortzen duen pertsonak Frantziako hiriburuan egingo duen egonaldiak eragindako gastuak ordaindu ahal izango ditu: etxebizitza, mantenua, Bilbao-Paris-Bilbao joan-etorriko bidaia, beste desplazamendu batzuk, etab.
“Cake Design” Estudioan trebatzeko lehenengo bekaren irabazlea Susana Aguilera izan zen. Donostiar honen esperientziak ezagutzeko interesa duten pertsonek “Una diseñadora en Paris” (“Diseinugile bat Parisen”) izeneko atalean bisitatu ditzakete bere kontakizunak, hamabostean behin web orri honetan argitaratzen dira eta.