Deialdian irabazle gertatzen den pertsonak Angulemako (Frantzia) Egileen Etxean (La Maisson des Auteurs) gozatuko du bekaz. Ekipamendu hori Komikiaren Nazioarteko Hiriaren osagaietako bat da, eta bere baitan zerbitzuen multzo bat biltzen du: museoa eta liburutegi eta liburu-denda espezializatuak, besteak beste. Egileen Etxea eta Komikiaren Nazioarteko Jaialdia Angulema istoriotxoen Europako hiriburua izatearen eragileetako batzuk dira.
2002an zabaldu zenetik, Angulemako (Frantzia) Egileen Etxeak (La Maisson des Auteurs) hirurogeita hamar egile baino gehiago hartu ditu, bai egile berriak, bai profesionalak ere, Frantziakoak nahiz beste herrialde batzuetakoak, istoriotxoak egitearekin edo narrazio grafikoarekin loturiko proiektuak egiteko eta sormenerako egokiak diren ekipamenduen eta trukeen esparru horretatik onura ateratzeko. Horretarako, Egileen Etxean daudenek doako ostatua daukate, eta bakoitzarentzako tailer bat nahiz tailer kolektibo bat, aukeran, irudien bidez sortzeko behar diren gai guztiekin (informatika-postua, marrazteko taula, eskanerra eta abar). Era berean, eremu komun batzuk jartzen dira egilearen esku: informatika- eta erreprografia-aretoa, dokumentazio-aretoa, eta erakusketa- eta hitzaldi-aretoa, besteak beste.
AlhóndigaBilbao-Komikia bekak honakoak eskaintzen ditu:
- Ostatua banakako apartamentu batean, hamabi hilabete bitarte (elektrizitatea, gasa eta ura bekadunaren kontura dira).
- Egileen Etxeko ekipamenduetara eta zerbitzu guztietara libre sartzea.
- Hileko mila euroko ordainsaria urtebetez, gehienez ere.
- AlhóndigaBilbaok, bere kabuz edo argitaletxe espezializatu baten laguntzarekin, beka bukatu eta hurrengo urtean proiektua argitaratzeko aukera aztertuko du.
AlhóndigaBilbao-Komikia beka eskuratu ahal izateko, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
- 18 urte baino gehiago izatea, bizilekua Espainian edukitzea eta ez aritzea inongo zentro ofizialetan ikasten.
- Komiki bat sortzeko proiektu bat aurkeztea.
Proiektua paperean nahiz euskarri informatikoan aurkeztu ahalko da, eta nahitaez idatzizko garapen bat eduki beharko du, gehienez ere 25.000 karakterekoa. Horrekin batera, marrazkiak, zirriborroak, diseinuak eta proiektua bera hobeki irudikatzea bideratzen duten material grafikoak aurkeztu beharko ditu. Proiektua garatzeko, hamabi hileko epea aurreikusten da, gehienez ere. Curriculuma ere aurkeztu beharko da.
Behin beka eman ondoren, hura eskuratu duen pertsonak konpromisoa hartuko du AlhóndigaBilbaon hiru hilez behin txosten bat aurkezteko, proiektuaren garapenaren berri emateko. Halaber, amaierako emaitza aurkeztu beharko du, ondorioei buruzko txosten batekin. AlhóndigaBilbaok bere webean argitaratuko ditu txosten horren laburpen bat eta amaitutako proiektuaren ilustrazio bereizgarri batzuk.
Deskargatu AlhóndigaBilbao - Komikia bekarako deialdia PDF-en