Thibaut Mathieu-i, Cakedesing ikusi-komunikazio agentziaren sortzaileari, enkargatu dizkiogu AlhondigaBilbaoren identitate korporatiboaren garapena eta sorkuntza. Philippe Stark-en garatu hainbat proiektutan kolaboratu du bere Pariseko bulegoak, eta halaber, prestigio handiko markekin lan egin du, hala nola, Yves Saint Laurent beauté, Cartier, Trussardi, Stella McCartney, Azzaro Couture, Kenzo, etab. Markaren balioei erakutsitako errespetuzko tratamenduan datza agentziaren filosofia, erantzun berritzaileak eta sortzaileak proposatuz beti ere. Larouse, Ciudad de Venecia, Baccarat, etab. moduko erakunde eta enpresek eskatu diote Cakedesing-i bere irudiarekin landu dezan.