Nabigazio menurako sarbide zuzena
Edukietarako sarbide zuzena

Nortzuk?

BILBAO Ría 2000

Alhondiga, Aisi eta Kultura Guneak, S.A.U., 2005eko uztailean sinatu zuen lankidetza hitzarmena BILBAO Ría 2000-rekin, data horretatik erakunde honek hartu du beregain lanen kudeaketa. BILBAO Ría 2000 1992ko Azaroaren 19an sortutako kapital publikodun Sozietate Anonimoa da. Estatuko Administrazio Zentralak enpresa publikoen bidez (SEPES –Etxebizitza Ministerioari atxikitako Lurzoruaren Enpresa Entitate Publiko - Bilboko Portu -, Bilboko Portu Agintaritza, Renfe eta FEVE), eta Euskadiko Administrazioek (Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, eta Bilbo eta Barakaldoko Udalak) osatzen dute hainbanatuta. Zonalde degradatuak edo gainbehera jasan duten Bilboko metropoliko industri eremuak berreskuratzea du helburu. Hirigintza, garraioa eta ingurunea uztartzen dituen egitasmoak koordinatu eta burutzen ditu aipatu xedea erdietsi ahal izateko.

Bilbao Ría 2000
Bilboko Udala
(c) AlhondigaBilbao 2006